
ZER DA
H-Acero
[H-ACERO] proiektuaren helburu estrategikoa sektore siderurgikoaren deskarbonizazioan laguntzea da, altzairuaren ekoizpen-prozesuaren hainbat puntutan energia-iturri alternatibo gisa hidrogenoa erabiliz. Hau lortzeko, partzuergo honek teknologia aurreratuak eta material berriak garatzea proposatzen du, industria siderurgikoaren ekoizpen-prozesuekin bateragarriak direnak, hidrogenoan (H2) oinarritutako altzairu jasangarriaren ekoizpena lortzeko.
Horretarako, proiektu honetan lau jarduketa arlo planteatzen dira, bata ekipo aurreratuak garatzera bideratua, bestea kontsumigarrietan zentratua, hala nola erregogorra, erregai-iturri berari (H2) dagokion beste bat, eta, azkenik, ekoizpen-prozesuarekin erlazionatutako arlo bat, hidrogenoa (H2) siderurgia esparruan aplikatu ahal izateko beharrezkoa den ezagutza teknologikoa eskuratzeko helburuarekin.
Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektua da, Ikerketa Industrialeko Proiektuen burutzean laguntzeko HAZITEK laguntza-programaren markoan, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatua.
H-ACERO proiektuaren aurrekontu osoa 8.856.545,54 €-koa da, 3 urteko iraupenarekin.
Zergatik hidrogenoa?
Siderurgia sektore tradizionaltzat hartu izan da beti, eta oso lotuta egon da energia-kontsumo handiarekin, baita honi dagokion CO2 ekoizpen altuarekin ere. Hala, atmosferara isurtzen den CO2 guztiaren % 9-a burdinaren eta altzairuaren sektoreetatik datorrela kalkulatzen da. Testuinguru honetan, altzairuaren sektorea deskarbonizatzea erronka handia da, eta teknologia berritzaileetan inbertitzeko beharrean du abiapuntua; horrek, aldi berean, 2050erako zero emisiora iristea ahalbidetuko duen eraldaketa teknologiko bat egitea dakar.
Bestalde, hidrogeno berdearen garapena, hau da, energia-iturri garbietatik ekoitzitako erregaia, jadanik errealitate bat da. Teknologia hau deskarbonizazio iraunkorra lortzeko funtsezkotzat jotzen da, eta, beraz, Europa mailan inbertsio estrategiko bihurtu da dagoeneko.
Egoera hori oinarri hartuta, sektore siderurgikoaren balio-kate osoak ingurumen-premia horiei erantzuteko gai izan behar du. Ekipo siderurgikoen hornitzaileek beren produktuak eraldatzeko gaitasuna izan behar dute, iturri garbien erregaietara egokitu daitezen, hala nola hidrogenoaren aplikaziora, siderurgia-instalazioetako kontsumigarri desberdinak erregai berri hori erabiltzearen ondoriozko baldintza berrietara egokitu behar dira, hidrogenoa erregai garbi gisa hornitzea ahalbidetuko duen azpiegitura seguru bat garatu behar da, eta ondoriozko prozesuak oso eraginkorra izan behar du, sortutako altzairuen kalitatean eraginik izan gabe.
NORTZUK GARA

Title
Sarralle Environment & Energy, Ekonomia Zirkularra eta Energiarekin lotutako sektore industrialentzat irtenbide teknologikoa eskeintzen duen Sarralleren negozio-lerroa da. Sektore siderurgikoan ingeniaritzari buruz dugun ezagutza zabalarekin H-Acero proiektuari ekarpena egiten diogu, eta proiektu honen buru izateak hidrogenoa enpresa siderurgikoetako errekuntza-ekipo guztietan integratzeko ezaguera eskuratzeko aukera ematen digu.

Title
Nikel eduki altuko altzairu herdoilgaitz fabrikatzailea. Hidrogenoaren errekuntza labeetan sortutako atmosferak altzairu herdoilgaitzezko produktuetan, ekipoetan eta horien erregogorretan duen eragina aztertzea.

Title

Title

Title

Title

Title
Thermal Engineering & Refractory solutions: Gure zerbitzuen nortasun eta kalitate ezaugarri bihurtu den jardueren konbinazioa, sinergia argiak direla eta. Uztarketa perfektua eta gure arrakastaren gakoetako bat. INSERTECek H-ACERO proiektuan lan egingo du, erregai alternatibo gisa hidrogenoa erabiltzeak sortutako baldintza berriei erantzungo dien erregogorren belaunaldi berri bat garatzeko erronkarekin: lehengaiak hautatzea, formulazio berriak garatzea, fabrikazio-prozesuak optimizatzea eta estaldurak instalatzea.

Title
SIDEREX (Asociación Cluster de Siderurgia) lankidetza ekintzen bidez sektore siderurgikoaren lehiakortasuna handitzea helburu duen erakundea da. H-ACERO proiektuan hedapen-ekintzen bidez sektore siderurgikoak hidrogeno berdea deskarbonizazio jasangarria lortzeko energia-iturri alternatibo gisa erabiltzearen ahaleginari ikusgarritasuna emanez laguntzen dugu.

Title

Title
Altzairugintzarako erregogor dolomitikoen lider gisa, REFRACTARIOS KELSEN S.A. -ek bere baliabideak eta ezagutzak ikerketara eta bezeroekiko lankidetzara bideratzen ditu, honela sektorearen etorkizuneko erregogorren beharrei aurrea hartzeko. H-ACERO-ren partaidea izanik, REFRACTARIOS KELSEN S.A. –ek bere produkturik aurreratuenak proiektuaren esku jartzen ditu hidrogenoak labeetako estaldura erregorretan izan dezakeen inpaktua aztertzeko.

Title
Celsa siderurgia-taldearen barruan, Nervacero eraikuntzarako altzairu uzkurtuak egiten dituen ekoizpen-lantegia da. H-ACERO altzairuaren industriak hidrogenoa bere prozesu guztietan erabili ahal izateko bide bat da.

Title
Sidenorren altzairu luze berezien ekoizpenean aitzindariak gara, baita kalibrazio produktuen hornitzaile garrantzitsu bat ere Europar merkatuan. H-Acero proiektuan, bazkide industrial gisa, hidrogeno berriztagarriarekin egindako errekuntzaren epe ertaineko bideragarritasun industrialari buruzko egungo zalantzei erantzuna eman nahi diegu. Hau, konpainiaren deskarbonizazio eta altzairu iraunkorren fabrikazio estrategiarekin bat dator.
IRISMENA
H-Acero
EKIPOAK
Hidrogenoaren erabilera baimentzen duten teknologia eta ekipo berrien garatzea.
KONTSUMIGARRIAK
Siderurgia esparruan hidrogenoa erabiltzea ahalbidetzen duten material erregogor aurreratu berrien garatzea eta erabiltzea.
SEGURTASUNA
H2 iturri alternatibo gisa erabiltzearekin lotutako teknologiak garatzea eta industria-instalazioa eta -aplikazioa egokitzea.
PROZESUA
H2 aplikatzeko ezagutza teknologiko aproposa garatzea.
Azken fase gisa, helburua eskala txikian prototipo-erakusleak eraikitzea da (1/5etik 1/10era), proiektuan zehar garatutako diseinuak balioztatzeko.
EMAITZAK

H-ACERO proiektutik ateratako konponbideei esker, esfortzuari eusteko baliabide berriak sortu ahal izango dira, eta, beraz, proiektuan parte hartzen duten bazkideek ikerketa- eta garapen-jarduera berriak hasi ahal izango dituzte, enpresa-berrikuntzaren dimentsio globala bultzatuz.
RVCTIko 4 agenteren parte-hartzeak, CEIT, SIDENOR INVESTIGACIÓN Y DESARROLLO, TECNALIA eta TUBACEX INNOVACIÓN, Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologikoen aprobetxamendua sustatzen du.
Proiektua partzuergoan parte hartzen duten enpresek hidrogenoa siderurgia-prozesuan nola erabiltzen duten jakiteko lagungarria izango da, eta euskal ekonomian trakzio-efektua indartuko du.
Aurreko guztiagatik, H-ACERO proiektuak partzuergo orekatu bat du, emaitza orokor gisa, siderurgiaren esparruko teknologia eta prozesuetan hidrogenoaren aplikazioaren jakintza izango duena. Emaitza horiek etorkizunean produktu eta prozesu berrietan islatuko dira.
KONTAKTUA
hydrogen@sarralle.com

